• 2012-2013 IKASTURTERAKO MATRIKULAZIO EPEA

Datorren ikasturtean matrikulazio epea urtarrilaren 30an hasiko da otsailaren 10a arte (biak barne). Eskaerak Ikastetxeko idazkaritzan aurkeztuko dira goizeko 9etatik 12etara. Argibide gehiago behar izatekotan, Eusko Jaurlaritzaren gunean sartu www.hezkuntza.net

SANTA CECILIA 2011

Argazkiak ikusi

IBILALDIA SANTOÑARA

Urriaren 11an, 4. mailako ikasleak Santoñako parke naturala eta bere padurak bisitatu genituen. Han ikusi genituen hegazti espezie desberdinak, adibidez ahateak, mokozabalak, lertxunak eta abar teleskopioaren bitartez. Eguraldia zoragarria zen eta oso ondo pasatu genuen.

Argazkiak ikusi

ANTZERKIA

Laster eskolaz kanpoko ekintza berri bat hasiko gara ikastetxean: Antzerki tailerra. DBH eta Batxilergorako ikasleentzat izango da eta eskatzen den baldintza bakarra ilusioa izango da.

TAPOI BILKETA

DBHko ikasleak plastikozko tapoi bilketa hasi dira Galdakaoko ume gaixo bati laguntzeko asmoz. Ikastetxe osoak oso ondo onartu du ekintza hau eta kolaboratzen ari da.