2011-2012 Ikasturterako pastoraltza goiburua: "BIZITZA DA BIDEA", "www.reflejosdeluz.net."web gunean hartutakoa.
apadrinamientos

5. eta 6. mailako umeek, haien irakasleekin, 3 ume babestu dituzte Mexikoko "Casa de niñas de la Merced"-en, Huejotzingon. Hilero, ume bakoitzak euro bat ekarri du eta horrela lortu dute 3 ume babestea. Berriro, gure ikasleek eta irakasleek erakutsi dute haien izaera solidarioa.
ESKERRIK ASKO GUZTIEI!!
ANDRA MARI MESEDETAKOA
Irailak 24ak esanahi berezia dauka merzediar guztientzat, gure Ama eta Fundatzaileren eguna ospatzen dugu eta: Andra Mari Mesedetakoa. Eukaristiarekin ospatu genuen gure jaia Lehen Hezkuntzako 5. mailatik Batxilergoko 2. mailaraino. Honetan, gure Amaren eskuetan jarri genituen gure proiektuak, asmoak eta ilusioak, eta eskatu genion gure alboan egoteko munduko mertzeke izateko asmotan. Izan nahi dugu: ASKE ASKATZEKO.